martes, 1 de abril de 2008

BENCHMARK

PSP slim vs PSP normala



AUDI

miércoles, 9 de enero de 2008

La Salle Isasi ikastetxeak zilarrezko Q saria lortu du
Eibarko La Salle Isasi ikastetxeak zilarrezko Q saria lortu du bere lan eta kudeaketa onagatik. Ikastetxe hau haur- eta lehen-hezkuntzako mailetan, Deba Behean, sari hau lortzen lehenengoa izan da. Hona hemen Karmele Etxeberria, kalitate arduradunarekin izandako elkarrizketa.
Iraupena- 1:28




Creative Commons License


Esta obra está bajo una
licencia de Creative Commons.

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Eibarko futbol taldearen iragarkiak (2.ataza)

Bideo honetan S.D. Eibar-ek zaletuak partiduak ikusteko Ipuruara joateko animatzeko egindako kanpaina aurkezten da. Kanpaina honetan zineko kartelen antza duten iragarkiak prestatu dituzte Bostnan agentziaren eskutik. Iraupena 3:07 minutu





Creative Commons License


Esta obra está bajo una
licencia de Creative Commons.

Bideo hau, Youtuben ere badago eskuragarri, honako helbide honetan: http://es.youtube.com/watch?v=mOGMveNJAHk



Amaia Galparsoro. 2007-11-14

miércoles, 17 de octubre de 2007

1.ataza

TOP ZERRENDA


•Abasto de noticias (www.abastodenoticias.com)

Webgune honetan azken orduko albisteen berri ematen da. Titularrak gaita sailkatuta agertzen dira eta beste atal batean azken ordukoak irakurtzeko aukera dago, eta azkenik albiste bitxiak delako atala ere bereizten da. Titular bakoitzean klik eginez gero zuzenean agertzen da titular hori argitaratua izan den web orria, informazio gehigarriarekin eta gehienetan argazki eta guzti. Horretaz gain albisteak aurkitzeko bilatzaile bat jartzen du eskuragarri, denbora oso gutxian aukeratutako albistea aurkitzeko. Gainera, bakoitzaren hiztegia aberasteko beste bilatzaile bat dauka, kasu honetan RAE-ko (www.rae.es) hiztegiarekin harremanetan jartzen dena berehala hitzaren esanahia eskuragarri izateko.


•Euskal Irrati Telebista (www.eitb.com)

Webgune honetan hainbat aukera daude, irratia entzun daiteke on-line, eta baita telebista ikusi ere. Kasu honetan telebista ikusteko aukerak murritzagoak dira, bi kate besterik ez direlako eskaintzen, eitb sat eta canal vasco. Bestalde, irratiaren kasuan euskadi irratia, radio euskadi, radio Vitoria, euskadi gaztea ( www.egaztea.com) eta eitb irratia entzuteko aukera eskaintzen da. Gainera, hauetako gehienek atal berezitua dute, informazio gehiago eskaintzeko. Horretaz gain, egunero berritzen diren bideoak eta irratsaioen zatiak daude, eta nola ez, albiste eguneratuak, publizitatea eta eitb blog-en (http://es.wikipedia.org/wiki/Blog ) atala.


•Vocento (www.vocento.com)

Vocento Espainiako ikus-entzunezko talde garrantzitsuena da. Webgunetik bere esku dauden 13 egunkarietara zuzenean sartzeko aukera dago, esate baterako Qué! dohako egunkarira edo El diario Vascora (www.diariovasco.com). Gehigarri eta aldizkariei dagokienez, bertan aurkitu daitezke XL semanal (www.xlsemanal.com) edota Mi Cartera de inversión (www.hoyinversion.com). Telebistari dagokionez, talde honek maila nazionaleko kateak eta maila lokalekoak ditu, esate baterako, Telecinco (www.telecinco.es) eta Fly music (www.flymusic.tv). Irratian, Punto Radio (www.puntoradio.com) da Vocento taldeak daukan bakarra. Horrela, webgune honek eskaintzen dituen lotura anitzei esker oso erraz alderatu daitezke egunkari zein telebista desberdinetako datu edo egiturak.


•Google earth (http://earth.google.es/showcase/)

Webgune hau mapak lortzeko baino gehiago da. Bertan lekuetako informazioa ikusteaz gain, edonork informazioa gehitzeko aukera du. Oso erraza da erabiltzen eta aurkitu nahi duzun lekuaren izena jartzea besterik ez da behar munduko zein tokitan dagoen kokatzeko. Gainera, leku bakoitzeko hainbat argazki daude eskuragarri eta horretaz gain 3 dimentsiotako eraikinak agertzen dira eta munduko edozein lekutan gertatzen ari den lurrikara guztien berri izateko aukera ere eskaintzen da.


• Wikipedia (http://es.wikipedia.org)

Webgune hau entziklopedia aske bat da. Informazioa 50 hizkuntzetan aurkitu daiteke eta hitzen esanahiez gain artikuluak, nazioarteko albiste laburrak eta kuriositateak (http://www.portalmix.com/curiosidades) agertzen dira. Gainera, bereiztutako atal batean natur-zientziak, gizarte-zientziak, artea eta gizarteari buruzko hainbat esteka agertzen dira informazio sakonago bat eskainiz.


• Telebistako audientzia (www.formulatv.com)

Web orrialde honen bidez, telebistako programazioak daukan audientzia adierazten da. Bertan sartzen diren kateak TVE1, TVE2 (www.rtve.es) , Antena 3 (www.antena3tv.com), Cuatro (www.cuatro.com) , Telecinco (www.telecinco.es) eta La Sexta (www.lasexta.com) dira. Horretaz gain, telebista kate bakoitzak bere lekua dauka eta bertan kate horri buruzko informazioa ematen da. Gainera, azkenengo hiru urteko notizien artxibo bat dago, behar izanez gero kontsulta egiteko, eta iritziak ere badu bere lekua.